“Genero-praktikak” Oiartzunen: literatura, argazkigintza, antzerkia

Idoia Beratarbide Arrietak Oiartzunen gidatzen duen sormen espazioa da Ehuntze, bertan du habia Metrokoadroka kolektiboak ere. Abendua eta urtarrilean helduentzako sormen tailer praktikoak antolatu ditugu, “Genero-praktikak” lelopean, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Helburua, gai bat ardatz gisa hartu eta sormenetik murgiltzea, gozatuz eta begirada kritikoa landuz. Jarraian topatuko duzue informazio guztia, gonbidatuak zaudete!!!

“Genero-praktikak”
helduentzako sormen lantegiak
Oiartzungo 100tze espazioan

Abenduak 1
Tailerraren izena: IRAKURKETA-ARIKETAK ETA GENERO-SORKUNTZAK
Nork gidatuko du: Iratxe Retolaza.

Iraupena: Egun bakarra.
Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16).
Izen ematea: DOAKOA.
Izena emateko epea: azaroak 30.
Ezaugarriak: literatura, testu ezberdinak irakurtzea eta aztertzea, “Genero-ariketak” (EDO!, 2012) liburua inspirazio iturri.

Abenduak 15
Tailerraren izena: ‘KING KONG TEORIA’ LIBURUA AZTERTUZ ARGAZKIA ETA SORMENAREN BILA.
Nork gidatuko du: Ainara Lasa.

Iraupena: Egun bakarra.
Ordutegia: 18:00-21:00, ordu erdiko atsedenaldiarekin.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16).
Izen ematea: DOAKOA.
Izena emateko epea: abenduak 11.
Ezaugarriak: literatura, Virginie Despentesen “King Kong teoria” (Eskafandra/Elkar, 2017) liburua inspirazio iturri.

Urtarrilak 2-5 (biak barne)
Ikastaroaren izena: “GENERO-PRAKTIKAK” ANTZERKI IKASTAROA
Irakasleak: Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga, Metrokoadroka

Iraupena: Lau egun.
Ordutegia: 09:30etik 13:30era, eta 15:30etik 18:30era. Tartean ordu erdiko atsedenaldiak.
Lekua: Ehuntze (Arraskularre 16); Oiartzungo Antzerkizaleen lokala; Udal Pleno Aretoa.
Izen ematea:
—Oinarrizko matrikula 50 euro.
—Oinarrizko matrikula + bazkari/afariak: 90 euro.
—Oinarrizko matrikula + otordu guztiak + lo egiteko lekua: 170 euro.
Izena emateko epea:
—Oiartzuarrak: abenduak 11 bitarte lehentasuna izango dute.
—Deialdi irekia: abenduaren 11tik 21a arte.

OHARRA: Ikastaroak iraun bitartean  HIRU ANTZEZLAN antolatu ditugu herrian, publikoari irekiak:

—Urtarrilak 2, 20:00etan: King Kong Neska, (Josune Monton), Ehuntze sormen espazioan.
—Urtarrilak 3, 20:00etan: Mr Señora (Metrokoadroka), Ehuntze sormen espazioan.
—Urtarrilak 4, 20:00etan: Stereo (Miren Gaztañaga), Udal Pleno Aretoan.

IZENA EMATEKO (Leku mugatuak izango dira): ehuntze@gmail.com 652701553