Idoia Beratarbideren erakusketa Donostiko Aiete kultur etxean

Idoia Beratarbide Arrietak bere ibilbidea islatzen duen erakusketa paratu du Galtzagorri elkarteak kudeatzen duen Ilustratzailearen Txokoan, Aieteko kultur etxean. Ekainaren 10a bitarte egongo da zabalik.

Aiete Kultur Etxea, Donostia

Erakusketa-epea:

Martxoa 14-Ekaina 10

Ordutegia:

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Aste Santua: 10:00-14:00

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeak: 10:00 – 14:00

Aste Santuan: 10:00-14:00. Azken orduko aldaketa: Martxoaren 29tik apirilaren 2ra Aiete Kultur Etxea itxita egongo da.

Hitzen Uberaneko lagunek elkarrizketa egin berri diote Idoia Beratarbideri, honatx emaitza:

Donostiako Aiete Kultur Etxean erakusketa bat ipini berri duzu. Atzera begira modukoa al da? Ala azken boladan egindako lanak ipini dituzu ikusgai? 

Idoia Beratarbide. Azken 8 urteotan egindako zenbait lan daude ikusgai, gehienak liburuetarako sortutako ilustrazioak dira. Erdiak haurrentzako liburuentzat dira eta besteak helduentzat. Aukeraketa egiterakoan ilustrazio bakoitzera iristeko egindako hautuak, pausoak eta lana erakustea nuen helburu.

 

Aurretik, ibilbide luzeko artistak egon dira Ilustratzaileen Txokoan. Zer suposatu du zuretzat horrelako txoko batean erakutsi ahal izateak?

Idoia Beratarbide. Aukera bat nire lana ezagutzen ez duen jendeak ezagutu dezan eta jada ezagutzen dutenentzat nire lana gertuagotik eta bateratua ikusteko aukera. Bada jendea nik ilustratutako liburuak ezagutzen dituena baina inoiz ez duena aukera izan nire ilustrazio original bat ikusteko, bere kolore eta trazuekin edo bertara iristeko pausu guztiak, bozeto, paper, eta abar. Azken batean, ilustratzailearen mundu propiora gerturatzeko aukera eskeintzen du, zatitxo batera bada ere. Ilustratzaileentzat propio sortutako gunea da eta zoritxarrez ez daude horrelako behar adina espazio.

 

Ilustrazioak, diseinu lanak, jantziak… Zure ibilbidean, arlo asko ukitu dituzu. Oraintxe bertan, zer nolako proiektuak dituzu eskuartean? Zerbait aurreratzerik bai?

Idoia Beratarbide. Zazpi senideko ikuskizuna estreinatu berri da eta bertako jantziak egiten ibili gara. Aldi berean atera berri den Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) libururako ilustrazioak egin ditut, eta baditut esku artean pare bat ilustrazio lan eta jantzigintzan ere enkargu bat martxan.