Martxoko kolaborazioak

Azkenaldian hainbat jenderekin gabiltza kolaboratzen: Loraldiaren eskutik martxoaren 7an Arriagan taularatuko den Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara antzezlanean zuzendaritza lanak egiten gabiltza Joseba Roldan eta Oier Guillan. Oholtza gainean egongo dira Txomin Hegi, Xabier Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips.

Marodi-ko Idoia Beratarbide Artedrama eta Le Petit Théâtre de Painen produkzio berrian lanean dabil azkenaldian jantzigintzan: Zazpi senideko antzezlana estreinatuko dute martxoaren 8an eta 9an Lartzabalen. Ander Lipusek zuzendu du lana, Ximun Fuchs eta Manex Fuchs egongo dira oholtzan.