MISS KARAOKE: lehen erresidentziako irudiak

MISS KARAOKE antzezlana sortzeko lehen erresidentzia egin dugu Arabako Garaion Sorgingunean. Ezin hobeto harrtu gaituzte bertakoek haien etxean, ezagutu beharreko proiektua eta lekua da Garaion.

Bertan izan gara Iñaki Ziarrusta, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Unai Lopez de Armentia eta Javier Fernandez aktoreak eta Oier Guillan. Bertan ikus ditzakezuenak, Garaioneko larreetan Joseba Roldan eta Idoia Beratarbideren perfo-probokazioekin igarotako goiza da.

Hurrengo erresidentzia datorren astean hasiko dugu, Baratza aretoan lehenik, Federico Garcia Lorca antzokian ondoren. Aurrera!