“Mr. Señora”, “Arrastoak” eta “Erleak, satorrak, beleak”: teatro-testuak Durangoko Azokan

Aurten oso gertukoak ditugun hiru liburu aurkeztuko dira Durangoko Azokako Ahotsenea gunean: Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak (EHAZE), Gaizka Sarasolaren Erleak, satorrak, beleak (Argitaletxea EDO!) eta Oier Guillanen Mr Señora (Txalaparta). Jarraian ikus ditzakezue hitzorduak.

Pozik gaude, aurten oso gertukoak sentitzen ditugun hiru teatro-liburu aurkeztuko direlako Durangoko Azokan. Gainera, Arrastoakek EHAZE elkarteak abiatu duen argitalpen-proiektu berri baten baitan txertatzen da. Bi ildo ditu argitalpen proiektu honek: batetik, saiakerak argitaratuko dira (Karlos del Olmoren Arestiren nazioa, antzerkia liburuak zabalduko du ildo hori), eta bestetik teatro testuak eta dramaturgia oharrak (Arrastoak izango da lehen esperimentua). Metrokoadroka kolektiboko lau lagun jardun gara, EHAZEko kideen ekimenez, proiektu berri honetako langintza teknikoetan murgilduta.

Hauek dira liburu hauek aurkeztuko diren hitzorduak, guztiak Ahotsenean:

Mr. Señora, Oier Guillan, Txalaparta. Abenduaren 5ean 11:00etan. Zazpi teatro lan. Txalapartaren standean salgai.

Arrastoak, Dejabu panpin laborategia. Abenduaren 5ean 11:30ean. Teatro-testua, dramaturgia oharrak, argazkiak, kolaxak… EHAZEren standean salgai.

Erleak, satorrak, beleak, Gaizka Sarasola, Argitaletxea EDO!. Abenduaren 6an 11:00etan. Hiru teatro-lan. EHAZEren standean salgai.

mr-senora

ehaze-arrastoak-azala

ehaze-aresti-azala

erleak-satorrak-beleak