“Munduaren neurria” ikusteko aukera berriak

Rafa Ruedak eta Oier Guillanek sortutako Munduaren neurria kontzertu-errezitaldia entzuteko aukera berriak egongo dira abenduan, Pasaiako Udalaren ekimenez:

-Abenduaren 10ean 19:30ean Pasai Antxoko liburutegian.

-Abenduaren 16an 19:30ean Pasai Donibaneko liburutegian.

-Abenduaren 17an 19:30ean Trintxerpeko liburutegian.

Munduaren neurria emanaldian Rafa Ruedak eta Oier Guillanek barrenak astindu dizkieten hainbat testu errezitatu eta kantatuko dituzte. Guztiak harilkatzeko pertsonaia bitxi baten istorioa kontatuko dute: Zauri Bolodia, sasiraultzaile intimoa, Holy Motors eta Tokio filmeetako pertsonaia bat gogoan. Testu guztiek gauza bat dute komunean: guztietan azaltzen da “mundua” hitza.

Hauek dira errezitatuko dituzten testuen egileak eta itzultzaileak: Gabriel Aresti, Vladimir Maiakovski (Koldo Izagirre itzultzaile), Jose Luis Otamendi, Alejandra Pizarnik (Asier Sarasola itzultzaile), Jule Goikoetxea, Jon Gerediaga, Angelica Liddell (Danele Sarriugarte itzultzaile), Brane Mozetic (Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzaile).

Entzun hemen udaberrian Donostian eskainitako saioa: