Azken urteetan Metrokoadroka kolektiboan ildo berri bat jarri dugu martxan: Site Specific erako proiektuak, espazio eta denbora bati egokitutako sormen prozesuak eta emanaldiak. Proiektu hauek kalean (herri bateko espazio ezberdinetan, naturako espazioetan) zein espazio itxietan (antzokietan) egin ditugu, ezaugarri komun hauekin:

-Espazioari buruzko dokumentazio lana, alderdi humanoa eta historikoa uztartuz.

-Espazio hori habitatzen duen jendartearekin elkarlana egun batzuetan.

-Sormen prozesu bat, kolektiboko artistak eta proiektu bakoitzerako artista gonbidatuak elkarlanean jarriz.

-Mediazioak herriko/antzokiko eragileekin  prozesuan zehar.

-Prozesuaren amaieran egindako lanaren espresio artistiko/eszenikoa, egun bakarrean edo asteburu oso batean zehar.

-Egindako lanaren dokumentazioa eta transmisioa (liburu, argazki, dokumental, emanaldien grabaketa…).

Orain arte egindako lanak:

Txolarte (2020)

Eragileak: Oiartzungo Hitzen Lihoa + Metrokoadroka.

Espazioa: Oiartzungo Eliza.

Ikus informazio guztia HEMEN.

 

Modelo baten bizitza sekretua (2020)

Eragileak: Zarauzko Literaturia + Metrokoadroka.

Espazioa: Modelo antzokia bere osotasunean.

Ikus informazio guztia HEMEN.

Aldarri (2019)

Eragileak: Eztena Arte Eszenikoen jaialdia + Errenteriako Udala + Metrokoadroka

Espazioa: Errenteria/Oreretako kaleak, erdigunea eta Beraun auzoa.

Ikus informazio guztia HEMEN

 

Zauri Bolodia (2019)

Eragileak: Dantzerti + Metrokoadroka

Espazioa: Dantzertiko auditorioko eszenatokia eta inguruko pasabide eta espazio txikiak.

Ikus informazio guztia HEMEN

 

Zanbuia (2018)

Eragileak: Eako Poesia Egunak + Eako herritarrak + Metrokoadroka

Espazioak: Eako erdigunea, hondartza, portua.

Ikus informazio guztia HEMEN.