“ZAURI BOLODIA performancea” Txalapartak plazaratutako liburu hibridoan inspiratua dago, ekintza artistikoak antzerkia eta bizitzari buruzko gogoetekin uztartua eta irudi poetiko eszenikoekin osatua.

“ZAURI BOLODIA performancea” noizean behin egingo dugun proiektua da, soilik lekuak edo egoerak interesa pizten digunean. Helburua aldiro lekuaren arabera egokituko den “Site specific” emanaldia egitea da. Ezaugari hauekin:

-Printzipioz, antzoietan edota espazio itxietan egiteko modukoa da.

-Gehienetan emanaldiak aldiro antzekoa izango den oinarri bat edukiko du, baina lekuaren arabera aldatuko da eta egokituko da.

-Performancean publikoari ibilbide bat proposatzen zaio, lan egingo den espazioko sormen txok0o ezberdinetatik. Ibilbideko geltoki bakoitzean pieza artistiko bat eskainiko du artista ezberdin batek.

-Ibilbideko pieza artistiko laburrak Metrokoadroka kolektiboko artista ezberdinek egingo dituzte, espaziora egokituak. Aldiro artista horien zerrenda aldatu daiteke. Artista berriekin kolaborazioak egiteko laborategia ere izango da performance hau.

-Emanaldiaren aurretik taldeak 2-3 egun emango ditu espazioan lanean (emanaldiaren eguna, gehi beste 1 edo 2).

-Zauri Bolodia pertsonaiaren testuek ematen diete lotura pieza artistikoei. Aldiro ezberdinak izango dira testu horiek.

Aurrekariak

Lehenengo aldia Bilboko Dantzertin izan zen. Bertako auditorioan publikoarentzat ibilbide bat sortu genuen, Oier Guillanek errezitatutako “Zauri Bolodia” pertsonaiaren gutun bat tartekatuta. Pieza artistikoak honako lagun hauek sortu zituzten: Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Asier Sarasola, Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi.

Ikus HEMEN Agus Perezek idatzitako kritika, eta ikus argazkiak jarraian: