Rouge Elearen “Ceci est la couleur de mes rêves/Hau da nire ametsen kolorea” antzezlanean lanean

Rouge Elea konpainiako bideideek hilabeteak daramatzate “Ceci est la couleur de mes rêves/Hau da nire ametsen kolorea” antzezlanean lanean, sortze prozesuan eta horren harira egindako mediazio lanetan. Metrokoadroka eta Mikelazulo sareako hainbat lagun ibili gara sormen prozesuan kolaboratzen, Corine eta Anderren gidaritzapean. Irailean Oloronen eta urrian Oreretan lanean intentsiboki jardun ostean, datorren astean Okzitaniako Tolosan egingo da egonaldia.

Urtarrilean Senperen izango da estreinaldia, baina honezkero bizi izan ditugu momentu ederrak, eta entsegu hunkigarriak. Zirkoa, antzerkia, dantza, poesia bisuala… Gai aldetik “Arrastoak” eta “Su izan nahi” bezalako lanekin, arbasoen inguruko gogoetaren ildotik, unibertso bat konpartitzen duen lana.

HEMEN topatuko duzue informazio gehiago, Rouge Elearen webgune berrituan.