Udazkenean bi lan edukiko ditugu eszenan: ‘Mr. Señora’ eta ‘Su izan nahi’

Udazkenari begira hainbat proiektu ditugu eskuartean: itzalekoak, agerikoak, konspiraziozkoak, elkartasunezkoak, eszenikoak, plastikoak… Eszenari dagokionez bi lan edukiko ditugu martxan: MR. SEÑORA formatu txiki-ertaineko teatro-errezitaldia, eta SU IZAN NAHI formatu handiko antzezlana. Ikus HEMEN agenda.

Bestetik, azkenaldian sormen eszenikoari loturiko hainbat ikastaro eskaini ditugu, batez ere kale-ekintza teatralei begira. Urrian beste esperimentu bat egingo dugu, ahots-dramaturgian eta testuen lanketa esperimentalean oinarritutako ikastaro bat eskainiko dugu Oñatin, Irazan taldearen ekimenez.

 

tole29