“Zauri Bolodia” liburuaren aurkezpena apirilean Bilboko Biran

Zauri Bolodia liburua plazaratu du Oier Guillanek Txalaparta argitaletxearekin, Idoia Beratarbideren ilustrazioek jantzirik. Bilboko Bira kultur guneak antolaturik solasaldi-errezitaldia antolatu dute apirilaren 17an 19:30ean.

Oier Guillanekin Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) liburua oinarri solasaldi-errezitaldia Bilboko Biran, Hamburgo Platz saioan.

Sinopsia:

Krisian dagoen aktore baten egunerokoa da liburu hau; hogeita hamar urteetako krisialdian sinesten ez duen arren, ezin uka dezake bere buruari nahi baino gehiagotan galdetzen diola zertan ari ote den. Undergroundean hasi eta idealista porrokatua den Zauri Bolodia apurka-apurka profesionalizatu da; bide horretan etorriko zaizkio nekea, desengainua, prekaritatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra. Bidaia literario horretan, Oier Guillanen alter egoa den horrek kulturaz hausnartzen du, amateurismoa vs profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz.

Liburuaren hitzaurrean, Madame Slipek dio: “Zinikoak gara benetako azken idealistak. Ziniko gara gauzak benetan inporta zaizkigulako, edo hori uste dugu guk, sekretuan, barne-barnean. Benetako ziniko batentzat, ez dago gauza amorragarriagorik ustezko idealista mediokre bat baino”. Hona gure kulturaren eta sorkuntzaren gaineko begirada zorrotz, kritiko eta autokritiko bat eta, hala ere edo horregatik, utopikoa eta ederra.

 

Ikus jarraian prentsaurrekoko zenbait une:

Ikus gehiago hemen:

111 akademia