2019ko Eztena liburuak eta bideoak plazaratuak

Eztena jaialdiaren 2019ko edizioan hiru antzerki laborategi egin genituen Errenteria/Oreretan, tartean Metrokoadrokatik zuzendutako Aldarri. Laborategietako emaitzekin hiru lan eszeniko estreinatu ziren, hiru egunez eskaini publikoari, emanaldi bakoitza hiru aldiz, eta ondoren esperientzia amaitutzat eman genuen. Esperientzia haren lekukotza artistikoa egiteko enkargua egin zitzaien antolakuntzatik Alaia Martin Etxebeste eta Amets Badiola Rubiori. Bi liburu hauek izan dira lekukotza horren emaitza. Haiekin batera, Zazpi T’erdi ekoiztetxeko lagunek ikus-entzunezko kronika egiteko enkargua jaso zuten, eta emanaldiak osorik grabatzekoa. Liburuak aurkeztu berri ditugu, eta bideoak ikusgai daude osorik sarean.

Eztena arte eszenikoen jaialdiak bi liburu berri plazaratu ditu:  

Alaia Martin Etxebesteren Leihoen afasia. Kronika poetikoa.
http://eztena.liburuak.eus/liburuak/leihoen-afasia  

Amets Badiola Rubioren Preposta. Argazkiak.
http://eztena.liburuak.eus/liburuak/preposta

Liburuak salgai daude oraingoz herri hauetan: Orereta (Mirentxu, Mikelazulo), Donostia (Hontza), Oiartzun (Urrats).


EZTENA 2019 dokumentala: sormen prozesua:

Eztena 2019 from Zazpi T'erdi on Vimeo.

Hiru emanaldiak ikus daitezke lotura hauetan:

ALDARRI emanaldi osoa:

Eztena 2019: Aldarri from Zazpi T'erdi on Vimeo.


LA MIRADA / BEGIRADA emanaldi osoa:

Eztena 2019: La mirada from Zazpi T'erdi on Vimeo.


ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK emanaldi osoa:

Eztena 2019: Eraikitzen gaituzten hitzak from Zazpi T'erdi on Vimeo.