“21 aulki” zikloa antolatu dugu Oiartzunen

“21 aulki” zikloa jarri dugu martxan seigarren aldiz Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan. Helburua sormen diziplina ezberdinak elkarrizketan jartzea da, formatu ezberdineko ekitaldien bitartez, sortzaileen eta zaleen arteko elkar ezagutza sustatuz eta saretuz.

Ekitaldi guztiak EHUNTZEn bertan izango dira.

Abenduak 22

18:00 Nagore Legarreta IBAIA EZ DA TOKI BATdokumentalaren proiekzioa eta aurkezpena.

AZALPENA: Nagore Legarreta argazkilariak urtebete pasa du Urumea ibaiari argazkiak egiten, eskuz eraikitako kamera estenopeikoekin. Testigantza ezberdinak entzunez, ibaiaren inguruko bizipen, ikuspegi eta emozio ezberdinak jasotzen ditu dokumentalak, Urumea bailarako biztanleek ibaiarekin duten erlazioa urazaleratuz. Nola ikusten dugu ibaia eta nola ikusten gaitu hark gu? Dokumentala Beñat Iturriozek (Bira produkzioak) zuzendu eta gorpuztu du, esperientzia honi estruktura narratibo bat emanez. Dokumentala Hernaniko Udalaren Sormen Bekaren laguntzaz osatu zen 2021 urtean. Proiekzioaren ondoren Beñat eta Nagorek dokumentala osatzeko esperientzia partekatuko dute bertaratzen direnekin. Dokumentala euskaraz osatu da eta gaztelerazko subtituluak ditu.

19:00 Idoia Hernandez Hatxe”renkontzertua.

Idoia Hernandez (@hatxe__) musikaria eta sortzaileak piano solo kontzertua eskaniko du. Bere lehenengo diskotik gaur arte landutako konposizioak entzuteko aukera paregabea izango da. Musika klasikoaren doinuetatik gertu dauden kantu batzuk, euskal tradizio doinuetatik edaten duten beste batzuk eta garaikideagoak diren esperimentu txikiak entzun ahalko dira. Horrezgain, bere azken diskoa Panpin hautsien dantza 2 salgai izango du bertan eskuratu nahi duen ororentzat.

2017an atera zuen bere bakarkako Lehena diska eta ordutik beste bi argitaratu ditu Mukuru kolektiboaren zigilupean. Horrezgain, dantza ikuskizunetarako hainbat konposizio egin ditu enkarguz eta Metrokoadroka kolektiboaren zenbait obratan parte hartu du. Bestetik, haurrentzako soinu-arte tailerrak gidatu ditu, bai Haurtzaron baita Irungo Legaleon-T antzerki eskolan. 

Abenduak 23

-19:00 Artebiografiak: Maria Mendizabal + Aintzane Galardi + Alaia Gaztelumendi. Solasaldia eta erakustaldia.

AZALPENA: Oiartzungo hiru sortzaile hauen ibilbideak sormenaren bitartez partekatuko ditugu: hiru belaunaldi, hiru diziplina, hiru ibilbide. Bakoitzak bere ibilbidearen adierazle den lan bat ekarriko du, eta hiruon arteko solasaldiaren bitartez musika, literatura eta arte plastikoak izango ditugu mintzagai.

Urtarrilak 2-3-4

IKUSMENAREN MASAIA. Idoia Zabaleta & Leticia Morales.

Masaje performatiboa.

SINOPSIA: Masajea ordu betekoa izango da, antzerki saioa ere bai. Ametsa, ordea, laburragoa izango da. Hitzordua eskatu. Antzokira zatoz, lagun batek hartzen zaitu, pilularen bat, eta zenbait objektu gainean dituen mahai baten ondoko ohetxoan etzateko gonbita egiten dizu. Beroa dagoela, tapakiren bat, begiak ixteko, burezurraren barnean uzteko, betazalak berari eskaintzeko eskatzen dizu. Eskuzabaltasunaren eta abenturarako prestutasuna erakusten duzu, noski. Hortik aurrera, argiak itzaltzen dira eta masaje berezi batek, ametsetan ere ikusten duzula gogoratzen dizu. Masajea ordu betekoa izango da, antzerki saioa ere bai. Ametsa, ordea, laburragoa izango da. Ordurako portura iritsiko gara.

OHARRA: Masajea indibiduala da, baina txanda bakoitzean bi pertsonari egingo zaio batera. Txandak emango dira eskatzen diren ordenean, lekuak bete arte (guztira 30 lagunentzako izango da). Txanda eskatzeko: ehuntze@gmail.com

Hauek dira ordutegiak:

Urtarrilak 2:

  • 12.00etatik-13.00etara
  • 15.00etatik- 16.00etara
  • 16.30etik-17.30era
  • 18.00etatik-19.00etara
  • 19.30etik-20.30era

Urtarrilak 3:

  • 10.00etatik-11.00etara
  • 11.30etik-12.30era
  • 13.00etatik-14.00etara
  • 16.30etik-17.30era
  • 18.00etatik-19.00etara

Urtarrilak 4:

  • 10.00etatik-11.00etara
  • 11.30etik-12.30era
  • 13.00etatik-14.00etara
  • 16.30etik-17.30era
  • 18.00etatik-19.00etara
HARREMANETARAKO

Metrokoadroka kultur elkartea

652701553

metrokoadroka@metrokoadroka.eus

EHUNTZE sormen espazioa

ehuntze@gmail.com