“Andrezaharraren manifestua” emanaldiaren estreinaldia Ean

Mari Luz Estebanen liburuan oinarritutako emanaldia estreinatuko dugu abenduaren 27an Ean, “Hatxea galdu zuen erria” ekimenaren barruan. Liburuaren egilearekin batera, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa izango gara oholtza gainean.

“manifestu bat da
esanguraz bete nahi den
aldarri bat
gai, arlo, eremu batean non
esanahiak kerratuz doazen
eta errealitate berriak
isilik ere
garrasika hasten diren

manifestu bat da
zure garaiaren eta zure gizartearen
Arrazoiaren aurka idaztea
leiho bat zabaltzea etorkizunera”

Mari Luz Esteban


Abenduaren 26 eta 27an bi ekitaldi antolatu dituzte Ean: Oskar Alegriak antolakuntzaren enkarguz zuzendutako Aritzakoa film laburraren estreinaldia, eta Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak prestaturiko Andrezaharraren manifestua emanaldia.

Abenduaren 26 eta 27an HEA Elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu Eskolondon:

1. Aritzakoa film laburraren estreinaldia, Oskar Alegria zinema zuzendariak Ean grabatutakoa.

Bi saio aukeran:

Abenduak 26, 18:00

Abenduak 27, 18:00

2. Andrezaharraren manifestua antzerkia, musika eta poesia. Mari Luz Esteban eta Metrokoadroka kolektiboko Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide. Iraia Elias eta Jurdana Otxoa.

Abenduak 27, 12:00etan (beteta)

Abenduak 27, 16:00etan