Antzerki laborategia gidatuko dugu Eztena jaialdian: “ALDARRI”

Zanbuia! bezalako lanetan ikasitakoak gogoan, antzerki laborategia gidatuko dugu EZTENA arte eszenikoen jaialdian. Arte diziplina ezberdinak lantzen dituzten lagunei zabalik: aktore, idazle, musikari, pintore, dantzari…

Apirilaren 30a bitarte eman daiteke izena Eztena laborategietan (hiru dira guztira): https://www.eztena-laborategiak.info/

10 egunez gorputzetik abiatutako poesia bisuala izango dugu oinarri, parte hartzaile bakoitzaren sorkuntza propioa arakatzera bideratua egongo da egingo dugun lana. Gidaritza lana egingo badugu ere, konpartitzea eta sortzaile ezberdinen arteko elkar-kutsadura artistikoa probokatzea izango dugu xede.

“ALDARRI” LABORATEGIAZ

ALDARRI: poesia bisuala eta performancea kalean “Aldarri txiki oro da ekintza ozen bat”. Ideia horretatik tiraka sormen laborategia proposatuko dugu Metrokoadroka kolektiboko kideok. “Aldarri” energia horri erreparatu nahi diogu sorkuntzarako: herriko kaleak galdekatuko ditugu, esateko dutena entzun, borroka handien itzalean pertsonen neurriko istorioak bilatuz, aldarririk txikienak eta pertsonalenak ere garrantzitsuak direla sinetsita. Herriko kaleak izango ditugu lanabes, baina parte hartzaileei begira lanketa zabalagoa izango da: izan ere, nork ez du sekula egin aldarri, eguneroko bizitzan bada ere?


Gorputzetik abiatutako poesia bisuala, kalera egokitutako dramaturgia eta kaleko espazioetarako egokitutako energia izango ditugu ardatz. Horretarako, izena ematen dutenak aktore-sortzaile izatea bilatuko dugu, parte hartzaile bakoitzaren ahots propioa errespetatuz eta bultzatuz. Metrokoadroka kolektibokook Miss Karaoke, Zanbuia! eta Tartean dauden gorputzak proiektuetan garatu ditugun teknikak
ea lengoaiak konpartitzen eta sakontzen saiatuko gara laborategiko parte hartzaileekin.