Azken ikerketak euskal teatroaz

EHAZE-Antzerkizale elkarteak Ekin eta joka: azken ikerketak euskal teatroaz liburua plazaratu berri du. Bertan jardun da elkarlanean Metrokoadroka ere, diseinua, edizioa maketazioan.

Liburuaren aurkezpena Durangoko Ahotsenean.

Sinopsia:

EHAZE-Antzerkizale elkarteak plazer handiz aurkezten dizue Ekin eta joka, azken ikerketak euskal teatroaz liburua. Azken urteetan gauzatu diren sei ikerlanen edo ikerbideren laburpenak, eta haiei testuinguru historikoa jarri dieten hitzaurrea eta hitzostea. Denera zortzi izen euskal teatroaz gogoetan liburu bakarrean: Patri Urkizu, Amaia Alvarez Uria, Idoia Gereñu, Ixabel Etxeberria, Karlos del Olmo, Arantzazu Fernandez, Agus Perez eta Jaime Valverde. Egile hauek aspaldi ari ziren elkarrekin gomutan euskal teatroaren ikerlan beharrez eta hutsuneez, eta, pausoz pauso, indarrak batu dituzte. Haien helburua ez da izan historia-liburu bat idaztea, bakoitzak bere esparrutik eta eginahaletik landu dituen gaiak batu eta horren bitartez euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hastea baizik. Beraz, esku artean duzun hau ez da historia-liburu bat, baina bai ahalegin historiko bat.