“Ehuntze” sormen espazio berria Oiartzunen

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, EHUNTZE Arraskuelarre kaletik Manuel Lekuona kalera pasako da. Uda osoan auzolanean ibili ostean urriaren 12an zabalduko ditugu Oiartzunen “Ehuntze 2.0” lokal berriaren ateak, Manuel Lekuona kalean.

Lokala berria da, baina ez proiektua. Duela zazpi urte zabaldu zuen Idoia Beratarbide Arrietak Oiartzungo “Arraskuelarre” kalean Ehuntze lokala. Bertan ibili da haurrei sorkuntza klaseak ematen, Maria de Bernardorekin MARODI-jantzigintza proiektuko lanak gauzatzen; bertan hartu zuen habia Metrokoadroka kolektiboak, eta bertan antolatu dugu hainbat urtez herriari eskainitako 21 AULKI zikloa.

Proiektua handitzen joan den abiadura berean geratu da lokala txiki. Hori dela eta, lokal berria hartu dugu: Manuel Lekuona kalean zabalduko ditu ateak EHUNTZE sorkuntza espazio berriak. Lokal handiagoa izanik, Metrokoadroka ere buru-belarri sartuko da bertan, ikastaro gehiago antolatu ahal izango dira… eta funtsean, saretze eta konspiratze gehiago.

Lokala ezagutu nahi duenak egun hauetan edukiko du aukera: urriaren 12an 16:00etatik 20:00etara, eta urriaren 13an 11:00etatik 13:00etara. Bertan izango gara lokala erakusteko prest, solaserako gogoz; bisitarientzat zer jan eta zer edan edukiko dugu.

Ongi etorriak zarete!!!