Jakinek eta UEU-k antolatutako “Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian” jardunaldian parte hartuko dugu

Jakin aldizkariak UEUrekin lankidetzan antolatutako Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldian parte hartuko dugu, irakurketa dramatizatu bat eginez. Amaia Corral eta Oier Guillan joango gara espreski jardunaldi hauetarako idatzitako testua irakurtzera: “Hautudeterminazioa” da testuaren titulua.

Hautudeterminazioa: dialogo absurdu bat, sasi-saiakera bat eta izkiriaturik topatu dugun gure poema bat” da testu laburraren izenburu osoa. Iruñeko Katakrak liburu-dendan antolatu dute jardunaldia ekainaren 25 eta 26an, gure interbentzioa 26an 13:30ean izango da.

Jakinek antolatu duen hitzordu interesgarri honen berri zehatzago jasoko duzue bideo honetan: