Kortxoenea eta Kukutza: elkartasuna

Metrokoadroka kolektiboko kideak Eskuen sustraiak egin genuen Kortxoenean, Herio heroi Kukutzan; bat egiten dugu guztiz larunabat honetako manifestazio deialdiekin, eta manifestu HONEKIN.

Gure ustez ezinbestekoa da edozein hiriburu eta herrietan aniztasuna, kultur ereduen eta espazioen kudeaketaren aldetik. Bat egiten dugu guztiz kultura ulertzeko eredu parte hartzaileekin, eta gure uste osoa da instituzio publikoek herriaren adierazpide hori ere babestu eta zaindu egin behar dutela, edo gutxienez errespetatu. Ez gatoz bat turismoari, ekonomia irizpideei, espektakuluen eta “evento” interesei erantzunez bultzatzen diren ereduekin (horretan lanean dabilen jendea zintzoki errespetatzen dugun arren). Horregatik, ezinbestekoak iruditzen zaizkigu Kortxoenea eta Kukutza bezalako proiektuak.

Eskuen sustraiak Kortxoenean egin genuenekoa: