“MARIONNETTES” erakusketa eta performancea

Elkarlan berria jarri dugu martxan: Alvaro Ledesmaren MARIONNETTES erakusketan oinarritua publiko-talde txikientzako performancea egingo dugu, EZTENA jaialdiaren barruan.

Lan-taldean ariko gara: Ainhoa Alberdi, Joseba Roldan, Amaia Corral, Iraia Elias, Oier Guillan, eta Alvaro Ledesma bera.

Egingo dugun piezak 20 minutu iraungo ditu, eta gehienez 20 lagunek osatutako taldeentzat izango da. Ekainaren 17an Xenpelar etxean bi pase egingo ditugu: 12:00etan eta 13:00etan. Izena eman behar da aurretik: eztena1@hotmail.com