Marodi-jantzigintza taldeak “Francoren bilobari gutuna” antzezlanean

Idoia Beratarbidek eta Maria de Bernardok MARODI-jantzigintza proiektua sortu zuten duela urte batzuk, eta besteak beste, hainbat angtzezlanetarako jantziak lantzen jardun dira urteotan. Azkena, Francoren bilobari gutuna antzezlana, Artedramak, Dejabuk eta Le Petit Théatre de Pain taldeek elkarrekin ekoiztu dutena.

MARODI-jantzigintza artistikorako proiektua sortu zutenetik, Idoia Beratabidek eta Maria de Bernardok era anitzeko proiektuetan hartu dute parte. Haien artean, antzerkirako jantzigintza. Metrokoadroka kolektiboko kideak izanik, gure antzezlan guztietako estetika sortu eta zaindu dute (Zertarako hegoak, Su izan nahi, Poza, Hura ez da lekua, Herio heroi…). Beste taldeentzat ere egin izan dute lan, besteak beste Publikoari gorroto, Hamlet, Arrastoak antzezlanetan. Oraingo honetan Francoren bilobari gutuna antzezlanean. Hemendik ere, anztezlana ikustera gonbidatzen zaituztegu. HEMEN topatuko dituzue data guztiak.