EHAZE elkarteak eta Susa argitaletxeak Ganbila liburu bilduma martxan jarri ostean, “ganbila.eus” webgunea zabaldu dute, euskal antzerkiari buruzko dokumentazio ugarirekin. Bertan irakurri daiteke osorik MISS KARAOKE: sormen prozesu baten erraiak liburua.
Titulua: MISS KARAOKE: SORMEN PROZESU BATEN ERRAIAK.
Egilea: Oier Guillan & Metrokoadroka.
Argitaratzailea: EHAZE, 2021.
Hitzaurrea: Edurne Azkarate.
Hitzostea: Javier Barandiaran.
Sinopsia: EHAZEren argitalpen honetan ez duzue aurkituko antzerki naturalistaren ez logikarik ez manerarik. Aldiz, Oier Guillanen Arra. Arra
roa (2010) eta Mr. Señora (2016) izenekoetan zeuden ideiak nahiz
idazketa-estiloa antzemango dituzue. Ikuskizun honek hibridazio,
identitate, auto-pertzepzioa, generoen auzia eta, halaber, antzezpenari buruzko gogoetak zentrifugatu zituen, betiere irudi poetiko, umoretsu eta kitsch-ak erabiliz.
Liburuan, Metrokoadroka kolektiboak Pez Limbo taldearekin
batera taularatutako Miss Karaoke antzezlanaren bi bertsio daude
eskuragai: jatorrizko testua eta oholtzara eraman zena, sormen pro
zesuari buruzko kronika mamitsu batekin batera. EHAZEk testuok
irakurtzeko eta gozatzeko proposamena egiten dizue, antzerki-os
teak euskal antzerkiaren sisteman daukan tokiaren adierazle gisa.
