“Miss Karaoke” osorik sarean

Amaitu da Miss Karaoke antzezlanaren bizitza. Ikusi ez duenarentzat, edo berriz ere gozatu nahi duenarentzat, jarraian ikus dezakezue Gasteizko estreinaldia osorik:

Sormen prozesu intentso bezain ederrean murgilduak egon ostean, 2017ko apirilean aurkeztu genuen Miss Karaoke antzezlana Gasteizko Principal antzokian. Ordutik bi urtez egon da lan taldea bizirik, oholtza gaineko bizipen ederrak eman dizkigu antzezlanak aldiro, asko izan dugu ikasteko eta barneratzeko.

2019ko maiatzean itxi dugu zikloa, Gasteizen berriz ere, entseguak egin genituen Hegoalde antzokian azken emanaldia eskaini eta ondoren ezinbesteko konplizea izen dan Baratza aretoan karaoke festa antolatu genuen. Zikloa bete da, baina emanaldia berriro bizi nahi duenak, sarean du aukera. Honatx estreinaldiaren grabaketa, Zazpi t’erdi ekoiztetxeko lagunen eskutik: