“MODELO BATEN BIZITZA SEKRETUA” site specific emanaldia LITERATURIAn

MODELO BATEN BIZITZA SEKRETUA “Site specific” emanaldia sortu genuen Zarauzko Literaturian. Hiru egun herrian elkarrizketak egiten, eta haietan oinarrituta beste hiru sorkuntza-fisiko egun; esperientzia intentso eta ederra.

Parte hartzaile hauek taularatu genuen emaitza: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Oier Guillan, Idoia Hernandez “Hatxe”, eta Zazpi t’erdi.Jarraian dituzue Amets Garcia Alberdik ateratako argazki batzuk. Proiektu hau zuen herrira eraman nahi baduzue, jarri gurekin harremanetan: metrokoadroka@metrokoadroka.eus

“Modeloa denboran irauteko sortua izan den zerbait da.
Modelo batek formari eutsi behar dio.
Modeloa iragana eta orainaren arteko zubia da.
Modeloa kopiatua, erreproduzitua, imitatua izateko sortua izan da.
Modeloa ispilu bat da, begiratzen duenarentzat.
Modeloa beti da garaikidea.
Modeloak exhibitua izatea merezi du.
Norberak idazten du modeloaren gorputza, begiradarekin.
Modeloa norberak barruan daramanaren ispilu bat da.”