Munduko poesia kaia: laster data berriak

Susa argitaletxearen ekimenez Munduko Poesia Kaia emanaldia estreinatu genuen Bilboko Loraldian. Munduko Poesia Kaierak bildumako poeten testuak dantza garaikidea, antzerkia eta poesia errezitaldia uztartzen zituen eszena-lanean batu genituen. Uda ostean Donostia, Ondarroa eta Iruñera eramango dugu emanaldia.

Noemi Viana, Jose Luis Otamendi eta Iraia Elias izan genituen oholtza gainean, Idoia Beratarbide eta Oier Guillan kanpo begiradan, Miriam Ubanet argi diseinuan, Susako lantaldea produkzioan, Beñat Sarasola bildumako editoreak egindako poemen aukeraketa batetik abiatu zen sortze prozesua.

Udazkenean emanaldi gehiago eskainiko ditugu, besteak beste, Donostia, Ondarroa eta Iruñean. Ikusi nahi baduzue adi egon gure agendari!!!