Nortzuk gara

HARREMANETARAKO:

metrokoadroka@metrokoadroka.eus

+34 679977276

ZER DA “METROKOADROKA”:

Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan gabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da. Artistentzako plataforma gisa eta sorkuntzarako elkargune gisa tresna eraginkor bat sortzea da gure asmoa.

Metrokoadrokaren helburua honakoa da: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak laguntzea, zabaltzea eta batzuetan sortzea. Beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Arte diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

Metrokoadroka harreman artistikoen sare antolatua da, eta horri esker gauzatzen ditu proiektuak. Sare horretan parte hartzen dugunok banakako edo taldeko proiektuak aurrera atera ahal izateko eskaintzen diegu besteei gure ahala.

Kultura beste modu batean ulertzeko, egiteko eta kudeatzeko beharra dagoela uste dugulako antolatu gara modu honetan. Proiektuak sakontasunez, seriotasunez eta ausardiaz sortzea da gure erronka, auzolanean eta harremanen sareetan oinarrituz gure lana.

Metrokoadroka 2018an

METROKOADROKA SAREA:

PROIEKTUETAN modu jarraian PARTE HARTU DUGU:

Sortzaile hauekin elkarlanean sortu ditugu proiektuak: