(Informazio gehiago HEMEN)

ZER DA “100TZE”?

Oiartzungo Manuel Lekuona 10 Behean kokatua dagoen sormen espazioa.

Idoia Beratarbide Arrieta artistak bultzatutako proiektua da “100tze”. Espazio honetan, pintura, eskultura eta ilustrazioko bere lan propioak gauzatzeaz gain, MARODI JANTZIGINTZA proiektua kokatu dute Idoiak berak eta Maria de Bernardok, eta METROKOADROKA kolektiboaren egoitza da baita ere.

EKITALDIAK ETA PROIEKTUAK:

Sormen tailerrak

Astean zehar, arratsaldez, Idoia Beratarbidek sormen tailerrak ematen dizkie haurrei. Sormena haurrengana gerturatzea dute helburu tailer hauek, material eta teknika ezberdinetara gerturatzeko aukera ematen zaie, irudimena erabiltzeko eta sorkuntzarekin jolasteko aukera emanez.

 

Ate irekiak saioak

Tarteka ate irekiak saioak egingo dira, zeinean Marodiren kolekzio berriak ikusi eta erosteko aukera egongo diren. Horrelako saioetan hainbat artista gonbidatuen lanak ere ikusi ahal izango dira, erakusketa txikiak egingo dira…

Mikro emanaldiak (21 aulki)

Espazioaren tamainara egokitutako mikro-emanaldiak egingo dira tarteka: formatu oso txikiko sormen-emanaldiak, errezitaldiak eta solasaldiak, zeinak gehienez 21 pertsonako taldeei egongo diren zuzenduak.