Hautudeterminazioa
Jakin aldizkariaren enkarguz “Hautudeterminazioa” testuaren irakurketa dramatizatua egin genuen: Iruñean, 2015eko ekainaren 26an, “Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian”. Emanaldia Katakrak liburu-dendan egin zen, UEUko ikastaroen egitarauaren barruan

Jakin aldizkariaren enkarguz Hautudeterminazioa testuaren irakurketa dramatizatua egin genuen, formatu txikian.
Iruñean izan zen emanaldia, 2015eko ekainaren 26an, “Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian” jardunaldiaren barruan. Emanaldia Katakrak liburu-dendan egin zen, UEUko ikastaroen egitarauaren barruan.
Oholtzan Amaia Corral eta Oier Guillan izan ginen, hiru zatitan banatutako testua irakurtzen:
Hautudeterminazioa:
1. Dialogo absurdu bat.
2. Sasi-saiakera bat.
3. Izkiriaturik aurkitu dugun gure poema bat (Jose Luis Otamendiren “Hautua”, Kapital publikoa liburuko poema).
Hemen ikus-entzun dezakezue emanaldia osorik:
ESKERRIK ASKO: Jakin aldizkaria, UEU, Berria eta publikoan egondako jende guztiari.