Metrokoadroka kolektiboaren sareko hamar lagun ibili gara Txolarte izeneko site specific emanaldia sortzen. Abenduaren 12an eszenaratu genuen, Oiartzungo elizan. Guztia, Hitzen Lihoa ekimenaren gonbidapenari esker.

Herrian azken berrogei urteetan proiektu kultural kolektiboetan lanean aritu izan diren lagunak elkarrizketatu ditugu lehenik. Ondoren, lau egun eskasetan sortze prozesu kolektiboa abiatu, eta azken emaitza egun bakarrerako taularatu. Ez kasualitatez, Hitzen Lihoa ekimenak “Sorkuntza kolektiboa” gaia hartu duelako ardatz, Oiartzunen antolatu dituen jardunaldietan.

Hamar lagun ibili gara denera lanean: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Ander Fernandez, Oier Guillan, Luix Mitxelena, Jurdana Otxoa, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Mikel Ugarte.

Esperientzia intentsoa izan da oso, eta hunkigarria zinez publikoaren harrera azken egunean. Mendi Urruzunoren argazkiek bakarrik hitz egiten dute, zentzu horretan: