“ZAURI BOLODIA performancea” Txalapartak plazaratutako liburu hibridoan inspiratua dago, ekintza artistikoak antzerkia eta bizitzari buruzko gogoetekin uztartua eta irudi poetiko eszenikoekin osatua.

“ZAURI BOLODIA performancea” Dantzertiren enkarguz sortu genuen 2019ko otsailean. Hiru egunez Metrokoadroka Dantzertiko auditorioan lanean jardun zuen, eta bertan espaziora egokitutako piezekin antzokian zehar publikoarekin egindako ibilaldia egin zen, pieza bakoitzean geratuz.

Pieza guztiak “Zauri Bolodia” pertsonaiaren diario zati berriekin lotu genituen.

Pieza artistikoak honako lagun hauek sortu zituzten: Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Asier Sarasola, Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Oier Guillan.