Metrokoadroka

Allende Arnaiz Metrokoadroka kolektiboko bidaideak BIRSORTU izeneko arte erakusketa jarriko du apirilaren 14tik 27ra, Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan, “21 aulki” zikloaren barruan.

(gehiago…)

EITB Kulturako kideek lan bikaina egin dute, beste behin ere, erreportaje honekin.

(gehiago…)

Azken hilabeteetan ikerketa prozesua egiten egon gara Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso ostean. Lehen emaitza urtarrilaren 14an erakutsiko dugu. Maria Elorza proiektuko kolaboratzaileak teaserra egin du, Danele Sarriugartek emanaldirako idatzitako hitzekin.

ARTXIBO BILUZIA teaser from metrokoadroka on Vimeo.

(gehiago…)

Onintza Etxebeste Lirasen “Tradizioak/Traizioak” erakusketa antolatu dugu aurtengo “21 aulki” zikloan; Oihana Arana, Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena, Olatz Mitxelena eta Itziar Ugarte idazleek erakusketako arte lanetan oinarritutako testuak idatzi eta errezitatuko dituzte.

(gehiago…)

Idoia Beratarbide Arrietak gidaturik, SORMEN TAILERretako taldeak osatzen ari gara haur, gazte eta helduentzat, Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan.

(gehiago…)

Irailaren 17an Ozaetako Garaion Sorgingunean 13:00etan bueltatuko gara oholtzara. Irailaren 23an, berriz, Donostiako Gazteszenan izango gara. Ondoren etorriko dira Getxo, Iruñea, Galdakao, Oion, Durango…

(gehiago…)

Joan Mari Torrealdai Beka jaso ostean, ARTXIBO BILUZIA proiektuaren hastapenetan ibili gara azken garaietan, itzaleko lanean. Proiektuak bi ardatz izango ditu: alde batetik performance laborategi bat, bestetik formatu txikiko pieza eszeniko bat. Laborategia eskainiko dugu, lehenbiziko aldiz, maiatzaren 13 eta 14an Gasteizko Baratza aretoan, Zurrunbilo jaialdiaren barruan. Jarraian informazio guztia (Irudia: Idoia Beratarbide).

(gehiago…)

Pozarren gaude beka honekin proiektu berri bat jarri ahalko dugulako martxan: “Artxibo biluzia”. Azken garaietan formazioaren eta eszenaren alorretan landu ditugun ildoak teatro dokumentalaren eremura eraman ahal izango ditugu honen bidez.

(gehiago…)

“21 aulki” zikloa jarri dugu martxan seigarren aldiz Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan. Helburua sormen diziplina ezberdinak elkarrizketan jartzea da, formatu ezberdineko ekitaldien bitartez, sortzaileen eta zaleen arteko elkar ezagutza sustatuz eta saretuz.

(gehiago…)

Hemen duzue Zazpi T’erdiko lagunek egindako trailer berria.

(gehiago…)

Aurten ere GEZI BELTZAK idazketa kreatibo tailerra antolatu dugu Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan: “GEZI BELTZAK 2: espedizioa”.

(gehiago…)

Laster etorriko da gure antzezlan berria plazara. Oraingoz, jarraian ikus dezakezue Kulturaz Kooperatibako bidelagunek egindako teaserra:

(gehiago…)

SORKUNTZA TAILERRAK jarri ditugu martxan aurten ere Oiartzungo EHUNTZE espazioan. Idoia Beratarbide Arrietak gidatuko ditu haurrei, gazteei eta helduei zuzenduriko tailerrak.

Izen-ematea eta informazioa: ehuntze@gmail.com

EHAZE elkarteak eta Susa argitaletxeak Ganbila liburu bilduma martxan jarri ostean, “ganbila.eus” webgunea zabaldu dute, euskal antzerkiari buruzko dokumentazio ugarirekin. Bertan irakurri daiteke osorik MISS KARAOKE: sormen prozesu baten erraiak liburua.

(gehiago…)

“Bingo nudista” izeneko esperimentua egin genuen apiriliean Dinamoako parking-ean, Oier Guillanek otsailean Hitzaren Eskolan gidatutako ikastaroaren itxiera bezala. DAPAko kideen eskutik ikus dezakezue lagina.

(gehiago…)

Metrokoadroka kolektiboko Javier Barandiaran eta Oier Guillanek ikastaroa eskainiko dute Gijoneko ESAD antzerki eskolan, martxoaren 28 eta 29an.

(gehiago…)

Metrokoadroka kolektibokook antzezlan berria sortzen hasi gara, Garaion Sorgingunean, Dinamoan eta Lekuonan. Udazkenean estreinatuko da.

(gehiago…)

Bi liburu plazaratu berri ditu EHAZEk: Gilkitxaro taldeko lagunen 25 GAU ETA BAT GEHIAGO, eta Oier Guillanek idatzi eta Metrokoadrokak taularatutako MISS KARAOKE antzezlanaren sormen prozesuaren erraiek erakusten dituen liburua. Dagoeneko liburu-dendetan!!!

(gehiago…)

Udalbiltzak bultzatutako “Geuretik sortuak” deialdiaren eskutik, BIDAIDE antzezlana estreinatu dugu Atarrabian eta Uharten. Iraila bitarte Euskal Herri osoan eskainiko ditugu emanaldiak.

(gehiago…)

Asier Sarasolak Peter Handkeren Iraupenari poema euskaratu du, eta Booktegik argitaratu (lehenago ere, armiarma.eus-en irakurri zitekeen). Booktegiren eskutik, Asier Sarasolak audio-liburua grabatu du, Oier Guillanekin batera.

(gehiago…)

ANDREZAHARRAREN MANIFESTUArekin emanaldi bira berria hastera goaz, Mari Luz Estebanen liburua oinarri: Deba, Getxo, Ondarroa, Zarautz, Donostia, Igorre…

(gehiago…)

Agus Perezek “Andrezaharraren manifestua” eta “Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia” lan eszenikoak izan ditu mintzagai Berrian.

(gehiago…)

Dagoeneko ofiziala da. Udalbiltzak aurten plazaratu duen “Geuretik sortuak“. Metrokoadroka kolektibokook Atarabia eta Uharten egingo dugu lan, BIDAIDE izeneko site-specific antzezlan ibiltaria sortzen. Gaia: “herrietako kulturgile anonimoak”. Pozik eta esker onez, bagoaz!!!

Martxoaren 21ean emanaldia eskaini genuen Errenteria/Oreretako Niessen antzokian, Miriam Ubanet-en argiekin elegante jantzirik. Hauexek dituzue Mendi Urruzuno argazkilariak ateratako argazki batzuk:

(gehiago…)

Martxoaren 21ean emanaldia eskaini genuen Errenteria/Oreretako Niessen antzokian, Miriam Ubanet-en argiekin elegante jantzirik. Hauexek dituzue Amets Badiola Rubio argazkilari eta bidaideak ateratako argazki batzuk:

(gehiago…)

Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen zikloa antolatu dugu Oiartzunen: 21 AULKI. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance parte hartzaileak eta emanaldiak uztartuko ditugu. Ikus egitaraua jarraian!

(gehiago…)

Aurten ere EZTENA arte eszenikoen jaialdia antolatuko dute Mikelazulo eta ZIZT! kultur elkarteek Errenteria /Oreretan. Mikelazuloko lagunen sarean gara Metrokoadrokako hainbat lagun eta, antolakuntza lanetan. Apuntatu, beraz, data hauek: 2021eko EZTENA ekainaren 13tik 20ra. Aurten antzerkia BOLO-BOLO!!!

Gure kolektibokide batzuek iaz estreinatu beharrekoa zen emanaldi honetan parte hartuko dute. Martxoaren 20an bi pase egingo dira Loraldian. Ikus HEMEN.

Gehiago irakurri

Mari Luz Estebanen liburuan oinarritutako emanaldia estreinatuko dugu abenduaren 27an Ean, “Hatxea galdu zuen erria” ekimenaren barruan. Liburuaren egilearekin batera, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Jurdana Otxoa izango gara oholtza gainean.

(gehiago…)

Abenduaren 21etik 24ra arte eta artisau azoka antolatu dugu Ehuntze sormen espazioan, hainbat artista gonbidaturen parte hartzearekin. Jarraian duzue informazioa osorik.

(gehiago…)

Metrokoadroka kolektiboaen sareko hamar lagun ibili gara Txolarte izeneko site specific emanaldia sortzen. Abenduaren 12an eszenaratu genuen, Oiartzungo elizan. Guztia, Hitzen Lihoa ekimenaren gonbidapenari esker.

(gehiago…)

Ehuntze sormen espazio berria zabaltzearekin batera, “21 aulki” zikloa antolatu dugu, beste behin ere, Oiartzunen: Nagore Legarretaren “Gorputzen errebuelta” argazki saioa eta “Argigrama” adin guztietarako lantegia, Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik emanaldiaren aurrestreinaldia, Onintza Etxebesteren “Baserriaren laborategia: kolektiboari hitza ematea” tailer-solasaldia. Jarraian egitaraua osorik:

(gehiago…)

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, EHUNTZE Arraskuelarre kaletik Manuel Lekuona kalera pasako da. Uda osoan auzolanean ibili ostean urriaren 12an zabalduko ditugu Oiartzunen “Ehuntze 2.0” lokal berriaren ateak, Manuel Lekuona kalean.

(gehiago…)

MODELO BATEN BIZITZA SEKRETUA “Site specific” emanaldia sortu genuen Zarauzko Literaturian. Hiru egun herrian elkarrizketak egiten, eta haietan oinarrituta beste hiru sorkuntza-fisiko egun; esperientzia intentso eta ederra.

(gehiago…)

EHUren ekimenez, “Mikroskopio basatia” antzerki-performance ikastaro berria eskainiko dute Javier Barandiaranek eta Oier Guillanek Donostian.

(gehiago…)

2019an site specific performance bat prestatu genuen Bilbon, Dantzertiren enkarguz. Emanaldi hura antzokian bertan sortu genuen, pieza artistiko laburrez osatua, eta Zauri Bolodia pertsonaiaren eguneroko zati berriekin lotua. Jarraian ikus dezakezuena egun hartako piezetako bat da, eta jarraian berriz, bideoaren amaieran entzun daitekeen testua. Pieza honekin antzerkia guretzat dena espresatzen saiatu ginen: mina arintzen duen masajista bat.

(gehiago…)

Koronabirusaren krisiak eztanda egin behar zuen egunean inauguratu behar zen erakusketa, eta azkenean iritsi zaio ordua: Alvaro Ledesma bidaidearen “Submarionettes”ek ederki eutsi diote itxialdiari, eta orain ikusgai daude Donostiako Aquarium-ean, uda osoan, asteartetik igandera 11:00etatik 19:00etara (azken sarrera 18:00etan).

(gehiago…)

Behin bakarrik eskaini genuen Zanbuia! emanaldia, Eako Poesia Egunen bultzadaz egingiko “Site Specific” emanaldia. Astebetez modu kolektiboan sortu genuen hamalau artisten artean.

Gutxitan ezagutu dugu emanaldi bakar batekin tamainako oihartzunik, eta proiektuak bizirik jarraitu du bi urte hauetan. Jarraian dituzuen esteka hauetan ZANBUIA! egitera gonbidatzen zaituztegu:

EMANALDIA OSORIK dago sarean.

-Booktegi proiektuko lagunek DOKUMENTALA egn zuten.

-Booktegin bertan LIBURUA publikatu genuen, Txakur Gorriaren hitzaurrearekin.

-Eta orain, berriki, Ander Fernandezek emanaldirako konposaturiko pieza bat grabatu du NIGARA ZUEK proiektuaren barruan.


Proiektu batean edo bestean bidelagun izan gara, haietako batzuk kolektibokideak ditugu… Lan itzela egin dute, baina azkenaldian beste hamaika proiekturekin gertatu den bezala, lan honen estreinaldia mugagabe atzeratu da. Hala ere, lan itzela egin dutela badakigu, obra hau amaiturik ikusteko gogo biziz geratzen gara beraz. Egileak dira: Idoia Beratarbide, Ainhoa Alberdi, Miriam Ubanet, Erika Olaizola eta Mikel Antza. Jarraian prentsan edukitako oihartzuna.

(gehiago…)

Amaitu da Miss Karaoke antzezlanaren bizitza. Ikusi ez duenarentzat, edo berriz ere gozatu nahi duenarentzat, jarraian ikus dezakezue Gasteizko estreinaldia osorik:

(gehiago…)

2019ko Eztenan laborategi eszenikoa zuzendu genuen Ezxtena jaialdiaren barruan, eta hiru egunez egindako “site specific” emanaldia izan zen emaitza. Jarraian ikus dezakezue bideoa osorik, Zazpi T’erdik ekoiztetxeko lagunen eskutik.

Eztena 2019: Aldarri from Zazpi T'erdi on Vimeo.

Eztena jaialdiaren 2019ko edizioan hiru antzerki laborategi egin genituen Errenteria/Oreretan, tartean Metrokoadrokatik zuzendutako Aldarri. Laborategietako emaitzekin hiru lan eszeniko estreinatu ziren, hiru egunez eskaini publikoari, emanaldi bakoitza hiru aldiz, eta ondoren esperientzia amaitutzat eman genuen. Esperientzia haren lekukotza artistikoa egiteko enkargua egin zitzaien antolakuntzatik Alaia Martin Etxebeste eta Amets Badiola Rubiori. Bi liburu hauek izan dira lekukotza horren emaitza. Haiekin batera, Zazpi T’erdi ekoiztetxeko lagunek ikus-entzunezko kronika egiteko enkargua jaso zuten, eta emanaldiak osorik grabatzekoa. Liburuak aurkeztu berri ditugu, eta bideoak ikusgai daude osorik sarean.

(gehiago…)

Idoia Beratarbidek eta Maria de Bernardok jantzigintza kreatiboa lantzeko sortu duten proiektua da MARODI. Metrokoadrokako antzezlanetaz gain, azken urteetan antzezlan ugarietako arropak landu dituzte. Udazkenean beste bi estreinaldietan parte hartuko dute: Artedrama, Dejabu eta Axut taldeek sortuko duten ZALDI URDINA lanean, eta Atx Teatroak haurrentzako estreinatuko duen KASKAROT.

Kamikaz kolektiboko Erika Olaizolak Panpina antzezlana estreinatu berri du, Azpeitiko Antzerki Topaketetan. Olaizolarekin batera Leire Arenas eta Oier Guillanek parte hartu dute sormen prozesuan, eta azkeneko fasean beste bi metrokoadrokakide batu zaizkie, Javier Barandiaran eta Idoia Beratarbide. Hurrengo emanaldia Oiartzunen, azaroaren 17an 19:00etan.

(gehiago…)

“Emakume ikusezinak begira” ideian inspiratutako zikloa antolatu dugu Oiartzungo EHUNTZE sormen espazioan, urriaren 4-5-6an, eta ondoren azaroa arte luzatuko den “Sinesgaitzari bide egiten: emakume-ahotsen genealogiak” ikastaroan. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

(gehiago…)

“Aldarri” izeneko laborategi eszenikoa zuzendu dugu aurtengo Eztena arte eszenikoen jaialdian. Zortzi aktore eta musikari bat, Metrokoadroka kolektiboko lau lagunen gidaritzapean. Eztena jaialdian hiru emanaldi eskaini genituen, hamabost eguneko prozesu intentsibo baten ostean. Jarraian ikus ditzakezue Amets Badiolaren argazki batzuk.

Aktoreak: Andoni Mutiloa, Ikerne Mendieta, Alazne Lastra, Danilo Facelli, Alvaro Garayalde Calvo, Eider Perez, Amaia Ruiz de Galarreta, Ivan Aizpurua.

Musikaria: Idoia Hernandez “Hatxe”.

Zuzendaritza: Ainhoa Alberdi, Javier Barandiaran, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Oier Guillan.

Laster proiektu hau izan denaren berri emango du Eztena jaialdiak formatu artistiko ezberdinetan (liburua, ikus-entzunezkoa…) Oraingoz, hemen sormen prozesuko argazki batzuk, Amets Badiolaren eskutik:

Eta hemen, emanaldietakoak:

Zanbuia! antzezlanean oinarritutako liburu digitala eta sormen prozesuari buruzko dokumentala plazaratu ditu Booktegi proiektuak. Gure esker ona adierazi nahi diegu hemendik Booktegi-ko lagunei! Zanbuia! antzezlana Eako Poesia Egunen azken edizioan taularatu genuen, horregatik, Eako antolatzaileei eskaini nahi diegu lan hau, urte hauetan guztietan eman dizkiguten esperientzia eta ikasbide eder guztiengatik. (Argazkia: @ikorkotx).

(gehiago…)

Susa argitaletxearen ekimenez Munduko Poesia Kaia emanaldia estreinatu genuen Bilboko Loraldian. Munduko Poesia Kaierak bildumako poeten testuak dantza garaikidea, antzerkia eta poesia errezitaldia uztartzen zituen eszena-lanean batu genituen. Uda ostean Donostia, Ondarroa eta Iruñera eramango dugu emanaldia.

Read mo

Dantzerti antzerki eskolak “Arrakala” jardunaldien barruan egindako proposamenari erantzunez, performancea egin dugu bertako auditorioan. Jarraian topatuko dituzue argazkiak, eta Agus Perezek Berrian idatzitako kritika. Aurrerantzean gehiagotan egiteko aukera zabalik utzi dugu.

(gehiago…)

Zanbuia! bezalako lanetan ikasitakoak gogoan, antzerki laborategia gidatuko dugu EZTENA arte eszenikoen jaialdian. Arte diziplina ezberdinak lantzen dituzten lagunei zabalik: aktore, idazle, musikari, pintore, dantzari…

(gehiago…)

Apirilaren 11an Lasarten Korrikarekin bat eginez eta maiatzaren 31ean Gasteizen, agur esango diogu bi urtez iraun duen esperientzia itzel bati (ikus HEMEN). Ohiko moduan ospatuko dugu: kantuz, dantzaz, umorez, maitasun probokatzaile batez. Animatuko zara?

(gehiago…)

Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak proiektua 30. zenbakira iritsiko da aurki. Hori dela eta, emanaldi berezi bat egingo da aurtengo Loraldiaren barruan, martxoaren 23an Bilboko Itsas Museoan. Noemi Viana, Iraia Elias eta Jose Luis Otamendi egongo dira oholtza gainean.

(gehiago…)

Hilabete luzez lan itzela egin ostean, esku artean dugu ERRENTERIAKO EMAKUMEEN AZTARNAK: NARRAZIOAK liburua. Metrokoadroka bertan jardun da anean, Idoia Beratarbide Arrieta (ilustrazioak, koordinazioa) eta Allende Arnaizen eskutik.

(gehiago…)

EHAZE-Antzerkizale elkarteak Ekin eta joka: azken ikerketak euskal teatroaz liburua plazaratu berri du. Bertan jardun da elkarlanean Metrokoadroka ere, diseinua, edizioa maketazioan.

(gehiago…)

2018an hamar urte bete ditu Metrokoadroka sormen laborategiak. Lanean jarraitzen dugu, konspiraziogintza betean, baina hamar urte aukera ona dira atzera begiratzeko ere. Aurretik egin ditugun antzezlan batzuk jarri ditugu osorik sarean.

(gehiago…)

Datozen hilebeetan sormen laborategia bor-borka ariko da. Metrokoadroka-sareko jendeak dituen mila eta bat proiektuez aparte (animo denok!!!), gure sormen laborategitik hiru kolaborazio aterako dira (gutxienez!) datozen hilabeteetan. Jarraian dituzue pista batzuk.

(gehiago…)

Idoia Beratarbidek eta Maria de Bernardok osatzen dute MARODI-jantzigintza proiektua. Antzezlan ugarietako arropak diseinatu dituzte, azkena Benetan Be talde sortu berriaren Inondik inora antzezlana. Hemen topatuko duzue proiektuari buruzko informazioa: benetanbe.

Jarraian ikus dezakezue “Eztena-Gala” izan zenaren bideo laburpena, Zazpi T’erdiren eskutik.

Eztena Gala 2018 from Eztena Jaialdia on Vimeo.

(gehiago…)

Eztena jaialdiak X. urteurrena ospatu zuen ekainean, eta horretarako bi proiektu ekarri zituen plazara: batetik “Eztena-gala” ikuskizuna, eta bestetik “Eztena-Liburuak” bilduma. Metrokoadroka kolektibokoak liburu bildumako lan teknikoetan jardun gara lanean.

(gehiago…)

ZANBUIA! antzezlana astebetez egindako esperimentu kolektibo batean sortu genuen Ean, 14 sortzaileren artean. Ondoren Eako Poesia Egunen barruan eskaini genuen uztailaren 14an. Emanaldi bakarreko antzezlana izan da ZANBUIA!, eta bideoan grabatu zuten Peru Galbetek eta Aritz Ormazabalek. Jarraian ikus dezakezue osorik.

Uztailaren 14an ez genuen ZANBUIA! antzeztu: ZANBUIA! gertatu egin zen.

(gehiago…)

Gaur aurkeztu dute Eako Poesia Egunetako egitaraua. Bertan izango gara proiektu berri batekin: ZANBUIA!. Esperimentu bat izango da oinarria: astebete emango dugu Ean egonaldian, herrian sortzen eta herriko jendearekin hitz egiten, eta egun horietan hutsetik sortutakoarekin osatuko dugu uztailaren 14an Eako kaleetan eskainiko dugun emanaldia.

Horretarako, Metrokoadrokaren proiektuetan modu batera edo bestera parte hartu izan dugun 14 sortzaile elkartu gara: Ainhoa Alberdi, Maite Aizpurua, Javier Barandiaran, Idoia Beratarbide, Corine Cella, Amaia Corral, Iraia Elias, Ander Kurius Fernandez, Oier Guillan, Idoia Hernandez Toledo, Unai Lopez de Armentia, Óscar Manso, Joseba Roldan, Marina Suarez Ortiz de Zarate.

Ohiko moduan pasioz beteriko egitaraua antolatu dute Eako bidaideek, DATORREN ASTEAN ERDU EARA!!!!!

(gehiago…)

Idoia Beratarbide Arrietak bere ibilbidea islatzen duen erakusketa paratu du Galtzagorri elkarteak kudeatzen duen Ilustratzailearen Txokoan, Aieteko kultur etxean. Ekainaren 10a bitarte egongo da zabalik.

(gehiago…)

Zauri Bolodia liburua plazaratu du Oier Guillanek Txalaparta argitaletxearekin, Idoia Beratarbideren ilustrazioek jantzirik. Bilboko Bira kultur guneak antolaturik solasaldi-errezitaldia antolatu dute apirilaren 17an 19:30ean.

(gehiago…)

Azkenaldian hainbat jenderekin gabiltza kolaboratzen: Loraldiaren eskutik martxoaren 7an Arriagan taularatuko den Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara antzezlanean zuzendaritza lanak egiten gabiltza Joseba Roldan eta Oier Guillan. Oholtza gainean egongo dira Txomin Hegi, Xabier Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips.

Marodi-ko Idoia Beratarbide Artedrama eta Le Petit Théâtre de Painen produkzio berrian lanean dabil azkenaldian jantzigintzan: Zazpi senideko antzezlana estreinatuko dute martxoaren 8an eta 9an Lartzabalen. Ander Lipusek zuzendu du lana, Ximun Fuchs eta Manex Fuchs egongo dira oholtzan.

(gehiago…)

Estreinaldiaren harira plazaratu ziren kritikez gain, pasa den denboraldiko estreinaldiei begirada luzatu berri diete Galder Perezek eta Jaime Valverdek. Jarraian topatuko dituzue Miss Karaokeri buruzko aipamenak.

(gehiago…)

Miss Karaoke antzezlanaren harrera onaren ondorioz, antzerki ikastaroak eskaintzeko hainbat proposamen jaso dugu. Udaberrian abiatuko dugu beraz “TARTEAN DAUDEN GORPUTZAK: poesia eszeniko praktikak”, Oreretako Labean eta Aulestiko ADELen. Gazteleraz ere eskainiko dugu, Xixonen: “CUERPOS ENTRE: practicas de poesía escénica”. Jarraian dituzue datak guztiak.

(gehiago…)

Oier Guillan kolektibokideak aurtengo Cafe Bar Bilbao saria jaso du Ero, ia antzezlanagatik. Antzezlanak beste kolektibokide batek, Javi Barandiaranek, 2003an Bagdaden brigadista zebilela idatzitako kronikak ditu oinarri. Iñigo Cobok jaso du saria gaztelerazko atalean, eta Patxo Telleriari sari berezia eman diote. ZORIONAK DENOI!!!

(gehiago…)

Harrera ona izan du Alvaro Ledesmaren erakusketak Kultur Leioan, eta hori dela eta martxoaren 2ra zabaldu egin dute hura ikusteko aukera. Jarraian duzue informazio guztia.

(gehiago…)