Zain geratzen gara: Alvaro Ledesmaren “Sub-marionettes” Aquariumean

Martxoaren 13an inauguratu behar zen, eta hara joan behar ginen gu ere, Alvaro Ledesma bidaidearen erakusketa berriaren inauguraziora. Egun horretan bertan, ordea, Koronabirusaren krisiak egin zuen eztanda. Ekainaren 15era bitarte iraun behar zuen erakusketak, beraz, ez dugu itxaropena galdu. Berez, han daude eskulturak Aquariumean, gure zain. Ikus gehiago jarraian.

Alvaro Ledesma – Submarionnettes – Aquarium from Alvaro Ledesma on Vimeo.

Comisariado: Gregorio Miragaya

SUBMARIONNETTES:

(ES)

Sumergirse en el mar es retar a la muerte. Sumergirse en el mar es aceptar que hay otros mundos aquí mismo, mundos que miramos sin ver. Sumergirse en una bañera, en el tiempo cotidiano, en un cuerpo propio o ajeno, es aceptar que la imaginación es el mar.


Pocas veces descubre un artista que dentro de su obra pueda existir una obra aún nueva y sorprendente. Alvaro Ledesma creó un mundo propio en el proyecto Marionnettes, un mundo que parecía, aun siendo ilimitado, definido en si mismo. Pero el artista se sumerge en su propia obra y descubre un mar dentro del mar. Submarionnetteses un paso más dentro de una dramaturgia creada de antemano, y al mismo tiempo, es un descubrimiento completamente nuevo. Solo el artista en su taller conoce el secreto que supone soñar, el trabajo inmenso y honesto que exige explorar los límites de la utopía llamada creación, utopía que solo al ser soñada logra existir dentro de una imagen o más allá de sus manos. 

Nuevos seres surgen de la nada del olvido a la que condenamos los objetos, aparentemente sin vida, que desechamos. Las Submarionnettesnos recuerdan que es posible reinventar la vida, que es uno mismo el que condena a la nada lo inerte. Figuras que flotan sobre cuerdas, seres que habitan el líquido con un color propio, esculturas llenas de matices que nos observan a través del cristal, recordándonos que aún, tal vez, sea posible lo imposible. 

Texto: Oier Guillan

(EU)

Itsasoan murgiltzea heriotzari aurre egitea da. Itsasoan murgiltzea gauden lekutik hur beste mundu batzuk daudela onartzea da, ikusi gabe begiratu ohi ditugun munduak. Bainuontzi batean murgiltzea, edo eguneroko denboran, norberaren edo beste norbaiten gorputzean, itsasoa irudimena dela onartzea da.

Gutxitan gertatzen da artista batek bere obraren barruan beste obra bat existitu daitekeela deskubritzea, berria oraindik, eta harrigarria. Alvaro Ledesmak mundu propio bat sortu zuen Marionnettesproiektuan, piezaz pieza mugagabe agertzen bazitzaigun ere definitua eta dagoeneko zedarritua zirudiena. Baina artista bere obra propioan murgildu da, eta itsaso bat deskubritu du itsasoaren barnean.Submarionnettes lan berriak urrats bat gehiago dirudi aurretik sortutako dramaturgia horretan, baina era berean aurkikuntza guztiz berria da. Soilik artistak ezagutzen du bere tailerraren sakonean amesteak dakarren sekretua, sormena deituriko utopia horren mugetatik haratago joateak eskatzen duen lan erraldoi eta zintzoa, irudi baten erraietan edo bere eskuetatik haratago existitzea lortzen duen ametsezko utopiaren nolakotasuna.

Izaki berriak jaiotzen dira ezerezera kondenatu ditugun objektuetatik, ustez bizirik gabe datzatenean, guk geuk bazterturik. Submarionnetteshauek bizitza berrasmatu daitekeela gogorarazten digute, norbera dela hondakinak ezerezera kondenatzen dituena. Soken gainetik flotatzen duten formak, kolore propioa duen likidoan bizi diren izakiak, ñabardurez beteriko eskulturak kristalaren bestaldetik guri beha, gogorarazten digutenak, agian, posible dela oraindik ezinezkoa.

Testua: Oier Guillan

ALVARO LEDESMA

(ES)

Álvaro Ledesma (San Sebastián, 1975) es un artista multidisciplinar que desarrolla su actividad en campos tan diversos como la escultura, pintura, fotografía, literatura, vídeo, instalación, escenografía o cine.

Partiendo de una concepción plástica de su trabajo creativo, participa además en multitud de proyectos como músico y compositor en espectáculos de teatro, danza, recitales de poesía o festivales de videoarte.

(EU)

Alvaro Ledesma (Donostia, 1975) diziplina anitzeko artista da, arlo desberdinak landu dituena: eskultura, bideoa, pintura, eszenografia, literatura, instalazioa, argazkigintza eta zinea.

Bere lanaren ikuspegi plastikotik abiatuta musikari gisa ere proiektu ugarietan parte hartu du (antzezlanak, dantza, poesia errezitaldiak, bideo-arte kontzertuak…)