ZERTARAKO HEGOAK antzezlanaren azken emanaldi jaialdia DJ LOVE BOAT eta kX DJ-rekin batera

ZERTARAKO HEGOAK antzezlana sortu genuen 2013an BERRIA egunkariaren ekimenez, 10. urteurreneko ospakizunaren harira. Ordutik herri ugarik ezagutu dute antzezlan honen hegaldia, eta zikloa ixteko tenorea heldu zaigu: AZKEN EMANALDIA EGINGO DUGU 2015eko otsailaren 27an Donostiako Guardetxean.

Egitaraua honakoa izango da:

-22.00etan ZERTARAKO HEGOAK antzezlana.
-23:00etatik 01:00etara superfesta DJ LOVE BOAT eta kX DJren parte hartzearekin.

PUBLIKOARENTZAT ABIXUA: Superbotere absurduak dituen super heroiez jantzita etortzera animatzen zaituztegu. Superheroi absurduz jantzita etorriz gero, supetxupito bat izango duzue opari, eta beste hainbat sorpresa.

Antzezlan baten zikloa ixtea beti da zerbait hunkigarria, zirraragarria, bidaia luze baten amaieraren moduan; taldekideok gure eskerrik sentituenak eman nahi dizkiegu Berriako langileei, Ainara Lasari, eta publikoan bidaide izan zaituztegun guztioi”.

Azken aldiz ekingo diogu:

PER-TSO-NA
NOR-MA-LEN
MUN-DU-HA
RRI-GA-RRIA!!!