Aurten ere arte diziplina ezberdinen eta publikoaren arteko elkargune izan nahi duen zikloa antolatu dugu Oiartzunen: 21 AULKI. Ohiko moduan, sorkuntza tailerrak, performance parte hartzaileak eta emanaldiak uztartuko ditugu. Ikus egitaraua jarraian!
MAIATZAK 28, 17:30 (Ehuntzen)
Hitza eta irudia, sorkuntza TAILERRA Ainara Lasa eta Alaia Martinen eskutik.
MAIATZAK 29, 19:00 (Udal Aretoan)
“KARANBOLA HIRUKOITZA: MARINGURUA emakumeen presentziaz euskarazko antzerki eszenan”. Hitzaldi mahai-ingurua, performance ukituekin. Gidariak: Eneritz Artetxe, Maider Galarza eta Idoia Hernandez “Hatxe”.
Izen bereko liburuan oinarritua, deskargatu osorik HEMEN.
EKAINAK 4, 19:00 (Udal aretoan)
ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA performance-irakurraldia. Oholtzan: Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Jurdana Otxoa. Argiak: Miriam Ubanet.
EKAINAK 5 (Ehuntzen)
Goizean: sorkuntza tailerra, artista gonbidatu baten eskutik.
Arratsaldean: Nagore Legarretarekin, iaz Oiartzungo emakumeekin egindako argazki saioaren aurkezpen-merienda.
Gauean: Nagore Legarretaren argazki saio artistikoa 50 urtetik gorako emakumeei (izena emateko: ehuntze@gmail.com edo 652701553)