Moelo baten bizitza sekretua “Site specific” emanaldia sortu genuen Zarauzko Literaturian. Hiru egun herrian elkarrizketak egiten, eta haietan oinarrituta beste hiru sorkuntza-fisiko egun; esperientzia intentso eta ederra. Azkenean, emanaldia 2020ko irailaren 25ean.

Parte hartzaile hauek taularatu genuen emaitza: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias, Oier Guillan, Idoia Hernandez “Hatxe”, eta Zazpi t’erdi.

“Modeloa denboran irauteko sortua izan den zerbait da.
Modelo batek formari eutsi behar dio.
Modeloa iragana eta orainaren arteko zubia da.
Modeloa kopiatua, erreproduzitua, imitatua izateko sortua izan da.
Modeloa ispilu bat da, begiratzen duenarentzat.
Modeloa beti da garaikidea.
Modeloak exhibitua izatea merezi du.
Norberak idazten du modeloaren gorputza, begiradarekin.
Modeloa norberak barruan daramanaren ispilu bat da.”

 

Jarraian dituzue Amets Garcia Alberdik ateratako argazki batzuk: