Artxibo biluzia
Izan daiteke dokumentu bat akzio fisikoaren detonantea?
Hurrengo emanaldia: 2023-10-22 - Usurbil - Sutegi aretoa LEHEN ERAKUSTALDIA

Biran
SINOPSIA “Artxibo biluzia” pieza eszenikoa:
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten. “Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna.
Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Kredituak
(* Lantaldea epe laburrera zabalduko da)
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.