“ARTXIBO BILUZIA” konferentzia performatiboaren estreinaldia urtarrilaren 14an Usurbilen

Azken hilabeteetan ikerketa prozesua egiten egon gara Joan Mari Torrealdai Ikerketa Beka jaso ostean. Lehen emaitza urtarrilaren 14an erakutsiko dugu. Maria Elorza proiektuko kolaboratzaileak teaserra egin du, Danele Sarriugartek emanaldirako idatzitako hitzekin.

ARTXIBO BILUZIA teaser from metrokoadroka on Vimeo.

Artxibo biluzia konferentzia performatiboa taularatuko dugu urtarrilaren 14an 18:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan. Azken urtean ikerketa prozesua egiten egon gara, Usurbilgo udalak eta Jakin Fundazioak plazaratu duten I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker, eta hauxe izango da lehenengo emaitza. Horrekin batera idazketa/performance tailerra ere diseinatu dugu (urtarrilaren 13an egun osoko saioa eskainiko dugu, Usurbilen bertan, ikus HEMEN) eta martxorako dokumentu berri baten sorkuntza amaitzea espero dugu, liburu-objektu formatuan.

Abenduan Gasteizko Jardunaldi Monstrenkoetan izan gara, pieza eszenikoa sortze prozesuan publikoarekin partekatzen. Lehenago ere izan gara Laudioko Faktorian, eta Usurbilen bertan, prozesua publikoarekin partekatzen.

Hauxe izan da proiektuko lantaldea:

Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.

Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.

Argiak: Imanol Garcia.

Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.

Ekoizpena: Josu Zubia.

Promo argazkiak: Amets Badiola Rubio.

Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza. Nagore Legarreta.

Bidelagunak: Azala kreazio espazioa, Kampai espazioa, Laudioko kultur faktoria, Ehuntze espazioa, Baratza aretoa, La Monstrenka aretoa.

Bultzatzaileak: Jakin eta Usurbilgo Udala.