Bueltan da “Salto” antzezlana

SALTO antzezlana egingo dugu berriro ere, azaroaren 8an 19:00etan Gasteizko BARATZA aretoan: “Pertsonaia bat gela itxi baten barruan sei maniki-bururekin hizketan, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena. Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko luzatutako gonbitea”.