“Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlan berria martxan

Metrokoadroka kolektibokook antzezlan berria sortzen hasi gara, Garaion Sorgingunean, Dinamoan eta Lekuonan. Udazkenean estreinatuko da.

Metrokoadroka konpainiakoek “ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN” antzezlan berria estreinatuko dugu 2022ko udazkenean, “familia ereduei buruzko sit-com poetikoa“.

Prozesuari dagokionez, 2022ko udaberrian egingo ditugu egonaldiak: Ozaetako Garaionen, Errenteriako Lekuonan eta Azpeitiako Dinamon eta Soreasun. Ekainean Eztena arte eszenikoen jaialdian lehenengo aurkezpen publiko bat egingo dugu work in progress moduan, ondoren Bilboko BAD jaialdian aurrestreinaldia eta Azpeitiako Antzerki Topaketetan estreinaldia, azaroan.

Gure helburua sit-com komedia bat egitea izango da, gure taldearen marka den poesia bisualarekin uztartuta. Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran egongo dira oholtza gainean; Marina Suarez eta Oier Guillan, berriz, zuzendaritza artistikoan. Ekoizpenean eta salmentan ni neu nabil, Metrokoadroka konpainiaren izenean: Oscar Picazo (“Enter” banaketak).