“Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlanaren itzulera

Irailaren 17an Ozaetako Garaion Sorgingunean 13:00etan bueltatuko gara oholtzara. Irailaren 23an, berriz, Donostiako Gazteszenan izango gara. Ondoren etorriko dira Getxo, Iruñea, Galdakao, Oion, Durango…

Itzaleko prestakuntzan ari garen honetan uda aurreko azken emanaldian, Oiartzungo Landetxen, Amets Badiolak ateratako argazki hauek etorri zaizkigu gogora.Igandean ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN antzezlana eskainiko dugu Ozaetako Garaion Sorgingunean. Bertan ZEOZERTAN DABIL BAINA EZ DAKIT ZERTAN antzezlana sortzeko prozesua. Ordutik asko izan dira egonaldiak, emanaldiak eta bizipenak, baina Garaioneko egonaldietan topatu genituen pieza hau sortzeko lehenengo zuntzak. Irailaren 17an hara bueltatuko gara, oraingoan emanaldia osorik eta amaituta taularatzera. 13:00etan eskainiko dugu emanaldia Garaionen bertan, et udazkeneko emanaldi sortari emango diogu hasiera:

-Irailak 17, 13:00etan: Ozaeta, Garaion sorgingunea.

-Irailak 23, 19:30ean: Donostia, Egiako Gazteszena SARRERAK SALGAI: https://www.donostiakultura.eus/…/zeozertan-dabil-baina…

-Urriak 6, Getxo, Muxikebarri zentroa.

-Urriak 27, Iruñea, Nafarroako Antzerki Eskola.

-Azaroak 2, Galdakao.

-Abenduak 2, Oion.

-Urtarrilak 27, Durango.