Eako Poesia Egunen uberari jarrraituz, HEA kultur elkartearen ekimenez Andrezaharraren manifestua irakurraldi-performancea sortu dugu Mari Luz Esteban-ekin batera.

 

Manifestu bat da
esanguraz bete nahi den aldarri bat
gai, arlo, eremu batean non
esanahiak kerratuz doazen eta errealitate berriak
isilik ere
garrasika hasten diren

Manifestu bat da
zure garaiaren eta zure gizartearen
Arrazoiaren aurka idaztea
leiho bat bat zabaltzea etorkizunera.

Mari Luz Esteban

 

Mari Luz Estebanek honakoa dio Andrezaharraren manifestua liburuan:

“Ez diot uko egiten zaharra naizela aitortzeari ZA-HA-RRA. Hitz hori letreiatzen dut astiro. Haren loditasuna dastatzen dut, haren sonoritatea. Hemen naiz. Begira nazazu”.

Asmo horri jarraika, bost emakume, bost gorputz, bost andrezahar ikusiko ditugu oholtza gainean, haien sentimenduak dastatzen, publikoaren begiradaren aurrean agertzen. Bost dira… edo hamaika.

“Andrezaharraren manifestua” emanaldiak liburuko poemak dakartza oholtzara. Mari Luz Estebanek eta Metrokoadroka kolektiboak elkarrekin egindako emanaldi honetan, irakurketa momentuak uztartu dituzte poema bisual eta antzeztuekin: biolinaren musika, pintura, antzerkia eta koreografia performatiboak… modu umoretsu zein aldarrikatzailean tartekatuz emanaldi hunkigarria osatu dute.